Hemen agertzen den informazioa, Calixto Ulaciak 1996an bukatutako ikerketaren emaitza da. Berak lan izugarri hori egin izan ez balu, web gune hau ez zen inoiz sortuko, eta guk ez genuke ezagutuko informazio guzti hau.
Eskerrik asko Calixto !!
Eta orain, guztion lana da zuhaitz genealogiko hau mantentzea, eta horretarako zuen laguntza beharrezkoa da. Zuhaitz hontan gaudenok inork baino hobeto dakigu gure gurasoen, gure anai-arreben, gure seme-alaben berri, eta beraz aurrerantzean, gu izan behar gera informazio iturria.
Hortarako zer egin behar da ? Ba oso erreza. Familian ume bat jaixotzen danean informazioa bidali. Gainera, gure aiton-amonen etxean argazki zaharrak daudela ? Ba aukera ona izan daiteke zuhaitzean jartzeko. Hortaz aparte, zuhaitzaren adar batzutan zenar-emazteen izenak eta abizenak falta dira, eta horren ondorioz, azpitik daudenen abizenak galdu egiten dira. Beraz, falta diren datu hauek ezagutu ezkero, bidali eta zuhaitza eguneratuko dugu.
Mila esker.
Pedro Arreitunandia
